Lala Tamar
Lala Tamar | |
---|---|
Bizitza | |
Herrialdea | Israel |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | hebreera Ladinoa arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Lala Tamar (benetako izenez Tamar Bloch) israeldar kantari eta musika-ikerlaria da, Marokoko musika andalusiarrean eta judu-espainierazko musikan aditua.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bera Galilean jaiotakoa bada ere, ama marokoarra eta aita brasildarra ditu. Aiton-amonen bidez Marokoko kulturan eta ohituretan hezia,[2] Jerusalemgo Artxibo Nazionalean emakume marokoar sefardien kantuen grabaketa zaharrak ikertzen eta transkribatzen aritu zen, eta horrek bere musika ibilbidean arrasto sakona utzi zuen.[3]
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogei urte bete eta gutxira piztu zitzaion etxean ezagututako ereserki ladinoekiko interesa. Harrezkero hizkuntza hau (bereziki Marokoko haqetiya dialektoa) bere musika ibilbidearen ezaugarri nagusietako bat bihurtu zen, kultura latino-arabiar-judu-musulmanaren fusioarekin batera[3] (gnawa, qanun eta chaâbi musikak barne).[4]
Urteetan hainbat talderekin kolaboratzen aritu izan zen, hala nola Z’aaluk[3] Ancient Groove, Habibti Ensemble, Andalucious, Diwan el Banaat.[5]
Bere lehen bakarkako diskoa ladinoz eginiko kanten bilduma bat izan zen -historian egin den lehena-,[2] eta nolabait hebreeraren nagusitasunari aurre egiteko saiakera bezala hartu zen.[6]
Israeletik kanpo gero eta ezagunagoa da: Espainia, Portugal, India, Holanda... izan dira bere emanaldietako leku batzuk.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Ofer Ronen | Duo Andalus» ofer-ronen (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ a b (Frantsesez) KSAANI, Safaa. «Interview avec Lala Tamar, chanteuse et interprète israélo-marocaine : « L’héritage musical marocain est mon chez-moi »» L'Opinion Maroc - Actualité et Infos au Maroc et dans le monde. (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ a b c (Ingelesez) «Hit The Road Music Studio: Lala Tamar» Rhythm Passport 2020-08-04 (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ (Frantsesez) KSAANI, Safaa. «Interview avec Lala Tamar, chanteuse et interprète israélo-marocaine : « L’héritage musical marocain est mon chez-moi »» L'Opinion Maroc - Actualité et Infos au Maroc et dans le monde. (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Tamar Bloch» Discogs (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ (Ingelesez) «An Israeli Singer Taps Into Her Moroccan Roots – in Show of Defiance Against Hebrew» Haaretz (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).
- ↑ (Ingelesez) «Lala Tamar · Lincoln Center» lincolncenter.org (Noiz kontsultatua: 2021-10-02).